Abendualdia aldaketa denbora da
Abendualdia aldaketa denbora da
Abendualdia heldu da, Jesusen jaiotza poztasunez eta esperantzaz beterik prestatzeko denbora. JAINKOAK SALBAMENEAN parte hartzera deitzen gaitu, abendualdiak konfiantza izatera eta itxarotera gonbidatzen gaitu. Gabonetan JAINKOA gu salbatzera dator, ezin dezakegu abendualdia ospatu esperantza gabe, dena eta denak poztasunez eta bakez bete gabe, batez ere, txiroak, behartsuak… JAINKOAREN eskuetan gaude,indarrez helduta, bakez beterik.
Saila gaitezan JANGOIKOARI diogun maitasuna benetako bilaketa, irizpide eta aldaketa espirituarekin bizitzen. Esna egon behar dugu indar eske JANGOIKOAREN mezutik aldentzen gaituzten gauzetatik aldentzeko eta bide honetan sutik itxaron ahal izateko.
Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.” (Jn 1, 6-8/ 19). “Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.
Aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme
deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi? Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; 37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala. Eta aingeruak utzi egin zuen.” (Lc 1, 26-38)
Jesusek adi egoteko eskatzen digu, begiak, burua eta bihotza zabalik jendearekin, umeekin eta nagusiekin… abendu aldiak esperantza bueltatzen digu, mundu egoista honetan behartsuenenganako solidaritza berpiztu da. Denbora hau esperantzaz beterik bizi dezagun, begiak, burua eta bihotza zabalik behartsuenekin: umeak, pertsona nagusiak, pobreak… beraiengan JAINKOA aurkitu dezakegulako edozein momentutan.
Sheila Echevarría Zugazaga
Catequista de Laukiz