• Comunicación- Komunikazio

    60 gazte baino gehiagok hartuko dute parte Bilboko Elizbarrutiko IV-V-Vi Bikaritzetako erretiroan

     “Hain azkar bizi gara, funtsaz ahazten baikara: bizitzeaz.” Beste behin, laugarren urtez, otsaileko lehen asteburuan IV, V eta VI Bikaritzetako gazteentzako erretiroa antolatu dute, eta lekuak ia guztiz bete dira. Aurtengoan, lehen egun bateko ekitaldia zena asteburu osora luzatu dute Barnezabal Espiritualtasun Etxean, Berrizen. Ekimena adin eta fede ibilbide anitzetara moldatu da. Ondorioz, lau maila ezarri dira: 18 urte baino gutxiagokoak, 19-22 urte artekoak, 22-26 urte artekoak eta 26 urtetik aurrerakoak. Lehen mailako gazteak Iratxe…