-
DOMENIKA jaio da
Zenbat aldaketa izan ditugu eta izango ditugun! Igandetako liturgia askotan urrunekoa, ulertezina, aztuna… egiten da gauza aldatzen doaz pixkanaka-pixkanaka gustatuko litzaigukeena baino astiroago. Helduek ez ditugu ulertzen bertan egiten diren keinu eta esaten diren hitz asko eta haurrak guztiz jokoz kanpo geratzen dira mundu ulertezin batean. Hala ere, asko dira egunero gazte eta helduengana iristeko modua imajinatzen, entseatzen, asmatzen saiatzen diren apaiz eta liturgia talde. Kezka horretatik eta familiaren Eukaristia zerbitzura, DOMENIKA jaio da. Ebanjelioa irakurtzen den bitartean tenpluan proiekta daitekeen baliabide sinplea edo elizaren sarreran inprimatuta utzi daitekeen imprimakia da, eta sartzean jaso dezakete. Familia Eukaristia bizitzeko baldintzen alde…
-
BAKE TOPAKETA. ASTRABUDUAN- MARTXOAREN 12an. MAIXABEL FILMEA
Bilboko elizbarrutiko Bake eta Berradiskidetze taldeak, Astrabuduako parrokia-komunitatearekin elkarrizketan, “Maixabel“filmaren proiekzioa eta hausnarketarako eta elkarrizketarako tartea izango duen topaketa antolatu du. Jarduera Martxoaren 12an, larunbata, izango da José Murueta kultur etxean, goizeko 10etan. Denok gaude gonbidatuta.
-
San Pablo editorialeko “La Cruz” liburuaren aurkezpena.
Oraingo honetan UP Gobela-Galeako parrokiako kidea, Caritaseko Aterpean boluntarioa… eta Getxoko bizilaguna den Gabi Otaloraren elkarrizketa eskaitzen dizuegu, “Religión Digital” egunkari digitalari San Pablok zuzendutako “La cruz” liburu berriaren aurkezpena dela eta. Gabik argitasunez eta sakontasunez islatzen du gurutzean maitasunaren ikur gisa eta gure sinesmen-esperientziatik ikur hori berraurkitzera gonbidatzen gaitu. Irakurri hemen elkarrizketa