Comunicación- Komunikazio

DOMENIKA jaio da

Zenbat aldaketa izan ditugu eta izango ditugun! Igandetako liturgia askotan urrunekoa, ulertezina, aztuna… egiten da gauza aldatzen doaz pixkanaka-pixkanaka gustatuko litzaigukeena baino astiroago. Helduek ez ditugu ulertzen bertan egiten diren keinu eta esaten diren hitz asko eta haurrak guztiz jokoz kanpo geratzen dira mundu ulertezin batean.

Hala ere, asko dira egunero gazte eta helduengana iristeko modua imajinatzen, entseatzen, asmatzen saiatzen diren apaiz eta liturgia talde. Kezka horretatik eta familiaren Eukaristia zerbitzura, DOMENIKA jaio da.

Ebanjelioa irakurtzen den bitartean tenpluan proiekta daitekeen baliabide sinplea edo elizaren sarreran inprimatuta utzi daitekeen imprimakia da, eta sartzean jaso dezakete. Familia Eukaristia bizitzeko baldintzen alde egin nahi dugu. Adinekoek lasaiago otoitz egin dezaten eta txikiek aktiboago entzutea eta ulertzea nahi dugu.

DOMENIKA euskaraz eta gaztelaniaz dago. Fano marrazkilariaren koloreztatutako marrazki baten bidez eta ebanjelioan agertzen diren edo ez dauden hitzekin hitz-sopa soil baten bitartez, igande bakoitzeko ebanjelioaren gakoak aurkituz «elkarrizketa» bat ezartzea nahi da.

Astero sarean jarriko dugu baliabide hau, hala nahi duenak deskargatu dezakeena

DESCARGAR DOMENIKA  

CASTELLANO

EUSKERA

DOMENIKA. MISA FAMILIAR
Recurso para la misa familiar.
DOMENIKA
Recurso para la misa familiar.

Pagina web de la Vicaria VI de la Diócesisde Bilbao. Comprende las unidades pastorales y parroquias de : Erandio – Astrabudua Las Arenas -Romo, Leioa- Lamiako, Getxo-Algorta , Berango, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Urduliz, Armintza, Lemoiz, Txorierri y Mungialdea. Nuestro contacto es : anunciovicariasexta@gmail.com

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *