Musikagile Bakegile- Romoko parrokian- Otsailak 25 larunbata 11:00-13:00
Bake topaketa
Otsailaren 25ean Bake topaketaren eguna ospatuko da, aurten presentzialki izango da topaketa hau eta bikaritza mailan ospatuko da Romoko parrokian: Otsailak 25 larunbata 11:00-13:00.

Bakearen eta adiskidetzearen taldetik, bederatzigarren bake topaketa honetan parte hartzeak, aurreko zortziak bezala, Garizumaren hasieran adiskidetzearen aldeko gure konpromiso pertsonala eta komunitarioa biziarazteko balio izatea espero dugu.