II.Alkartezainen Batzarra. VI Bikaritza
Parrokiako erreferentetzat hartzen da parrokia batean abadearen beraren zerbitzuan dihardauana, abadeagaz batera pastoral jarduera sustatuz eta animatuz.
Martxoaren 22an, larunbata, VI. Bikariotzako Alkartezainen Urteko 2. Topaketa ospatu da. Topaketan parte hartu dabe Txorierri, Mungia, Mungialdea, Uribe Kosta, Gobela-Galea, Areeta-Erromo, Leioa, Astrabudua-Erandio parrokia-alkarteei eta pastoral barrutiei zerbitzua emoten deutsenek. 35 pertsona baino gehiago, gehienak emakumeak, landa-komunitateetatik etorritakoak eta 8 eliztar baino gehiagoko komunitate txikietakoak, eta igandeko mezak betetzen dituzten komunitate oso handietakoak. Horiek guztiak erreferenteak dira.
Denboren zeinuak bereizteko deitik (Mt 16, 1-4) laikoak eta apaizak, hausnarketak, apustuak eta proposamenak partekatu ahal izan genituen, egunetik egunera gorpuzten ari den eta komunitatea sostengatu, hartu eta lagundu nahi duen Jainkoaren tresna izan nahi duen figura honen inguruan. Bizitza komunitarioaren suari eustea indibidualismo eta axolagabetasun garai honetan.
Une batzuk utziko dizkizuegu