Comunicación- Komunikazio

Ez dago bakoitzak bere orbitan bidaiatzen duen “planetarik” edo “sateliterik”.

 

BIKA EGUNA “Familia”

Gurasoak, aitona-amonak, amonak, osabak… helduak, haurrak, gazteak, adinekoak… gara, eta bakoitzak familia esperientzia ezberdina du, baina “orbita” berean.

 

Encuentro Vicarial Familias CatequesisFrantzisko Aita Santuak dio:

Ez dago bakoitzak bere orbitan bidaiatzen duen “planetarik” edo “sateliterik”. Familia topaketarako, elkarbanatzeko, besteak hartzeko eta haiengandik hurbil egoteko lekua da. Maitatzen ikasten den lehenengo tokia da.

 

Hemen gaudenok ondo dakigu laneko eskakizunek, eskakizun sozialek edo pertsonalek erronka egiten dutela familia izatea eta familia egitea gaur egun. Eta are gehiago beste berdinekin bat egiten duen familia fededun izateaz ari bagara.

 

Kezka honek seme-alabak katekesian dabezan familientzako bikariotza topaketa bat prestatzera bultzatu gaitu. Martxoaren 17an izango da, igandea, goizeko 10etan, Algortako San Martin de Tours parrokian.

 

Etxean komentatzera gonbidatzen zaituztegu, seme-alabak, ilobak katekesian badituzue, guztiok gonbidatuta gaude topaketa-goiza, jolasak, tailerrak eta eukaristia familiarra partekatzera.

Eskerrik asko

  • VI. Bikariotza osatzen daben parrokietako katekesian dagozan eta beste familia batzuekin familia izatea ospatu eta eraso gura badozu, esteka honetan eman dezakezu izena:    Goazen Bika Egunera “Familia”

 

 

Pagina web de la Vicaria VI de la Diócesisde Bilbao. Comprende las unidades pastorales y parroquias de : Erandio – Astrabudua Las Arenas -Romo, Leioa- Lamiako, Getxo-Algorta , Berango, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Urduliz, Armintza, Lemoiz, Txorierri y Mungialdea. Nuestro contacto es : anunciovicariasexta@gmail.com

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *