Comunicación- Komunikazio

60 gazte baino gehiagok hartuko dute parte Bilboko Elizbarrutiko IV-V-Vi Bikaritzetako erretiroan

 “Hain azkar bizi gara, funtsaz ahazten baikara: bizitzeaz.”

Beste behin, laugarren urtez, otsaileko lehen asteburuan IV, V eta VI Bikaritzetako gazteentzako erretiroa antolatu dute, eta lekuak ia guztiz bete dira. Aurtengoan, lehen egun bateko ekitaldia zena asteburu osora luzatu dute Barnezabal Espiritualtasun Etxean, Berrizen.
Ekimena adin eta fede ibilbide anitzetara moldatu da. Ondorioz, lau maila ezarri dira: 18 urte baino gutxiagokoak, 19-22 urte artekoak, 22-26 urte artekoak eta 26 urtetik aurrerakoak. Lehen mailako gazteak Iratxe Larreak eta Izaskun Aguirrek (Bilboko La Peña parrokiakoak eta San Migel-Orozkoko pastoral arduradunak) lagunduko dituzte; bigarren mailakoak Jose Eizaguirrek (VI. Bikaritzako gazte pastoraleko arduradunak); hirugarren mailakoak Blanca Villanuevak (VI. Bikaritzako fede eta zabalkundeko arduradunak); eta laugarren mailakoak Amaia Modregok (Berrizko  Mertzedaria Misiolariak ).
60 gazte baino gehiagok
Vida. Encuentro.Experiencia. Jovenés.
Erretiroko esperientziak bizitzan parentesi bat irekitzen laguntzen du, bizipen berri eta berezi bat izateko geure buruarekin eta Jainkoarekin. Garaiotan ohikoa da geure buruengandik kanpo bizitzea, geure gorputzetik eta barnetik kanpo, eta askotan bizitzan kostatu egiten da gelditu eta konexio hori ezartzea. Erretiroa horretarako da, hain zuzen ere.
Ekitaldiak aukera bat eskaini nahi die bilaketa prozesu horretan daudenei, Jesus ezagutu ez eta ezagutu nahi dutenei, edo ezagutu arren urrun daudenei, edo gizartearen edo testuinguruaren ondorioz konexio hori zaindu ez eta denbora egin nahi dietenei. Egunean zehar norberarekin eta Jainkoaren maitasunarekin bat egitea izango da bidea, haren maitasunarekin batera elkarrekin bidea egiten jarraitzeko.

Pagina web de la Vicaria VI de la Diócesisde Bilbao. Comprende las unidades pastorales y parroquias de : Erandio – Astrabudua Las Arenas -Romo, Leioa- Lamiako, Getxo-Algorta , Berango, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Urduliz, Armintza, Lemoiz, Txorierri y Mungialdea. Nuestro contacto es : anunciovicariasexta@gmail.com

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *